XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maite Sukaldean.

Gure aitari entzun bear: Merkea dalako, gaur iñok etxon oillaskorik gura.

Len, bere dirutxua artzen jonalako jai aundietan mauka gozoa izaten zonan.

Ba-dakigu diru orretatik gain beste zerbait bere ba-dala: geldian eta eme-ormonagaz loditutako oillaskoaren eta beste lengo antxitxiketalariaren arteko aokera.

Dana-dala, erosi daikeguzan oillaskoak jan bear, eta merke ba'letoz oba, sukaldariaren esku dago gero, gozokerak aldatu ta merketik sarri jan bear doguzan ezkero, aldaketa batzuk eragiñaz, iñoiz eper, urrengo oillagor edo ossobuko orren tankera emotera eldu.